Teknologia -
Prestakuntza osoa
Commaren II. edizioa: lan-irteera duen Community Management-a
Aurreko ikastaroa langabezian hasi zuten ia ikasle guztiek lana lortu zuten sektorean; dagoeneko lana zutenek Social Media arloan dihardute euren enpresetan.
Lontzo Sainz
Comma Community Management-eko eta marketing online-eko heziketa-ekitaldiaren II. edizioa hastear dago. Bere lehen edizioak emaitza oso onak izan zituen ikasleentzat: langabezian zeuden ia guztiek lana lortu dute eta Community Manager-ak dira, gaur egun, eta dagoeneko lana zutenek Social Media arloaren barneko betebeharrak egiten dituzte euren enpresetan.
Ikastaroa eitb.com-ek (EITB taldeko webguneak), AERCOk (Komunitate online-etako Arduradunen Espainiako Elkarteak) eta m4f-k (Media For Futurek) antolatzen dute; horren ordu presentzialak Bilbon emango dituzte.
Antolatzaileen esanetan, "ezin da bermatzea lehen edizioan gertatutakoa errepikatuko dela, hori bermatzea ezinezkoa delako; baina argi dago bidea egokia dela. Ikasleek ikastaroa amaitutakoan lortzen duten lanbide-ahalmenak beste modu batean eskuratzeko oso zailak izango liratekeen gaitasunak dituzte".
Comma heziketa-ikastaroa da, marketing online-arekin eta sare sozialetako kudeaketarekin erlazioa duen guztiarekin lanbide-murgiltzea eskaintzen duena. 600 ordukoa da eta ordu presentzialak ditu, irakasleek lagundutako orduak eta enpresetan burutuko den azken fase bat. Hori dela eta, Community Managers-entzako ikastaro asko badaude ere, Comma oso berezia da.
Izena emateko epea urriaren amaierara arte egongo da irekita. Informazio zabalagoa izateko: http://www.ncomma.com/