Teknologia -

Sare sozialak

YouTube ordu batzuez etenda egon da mundu osoan

Googlen bideo plataformak konexio arazoak izan ditu goizaldean, baina konpondu ditu dagoeneko.

Zerbitzuaren etenak mundu osoan eragin du. Iturria: DownDetector
Zerbitzuaren etenak mundu osoan eragin du.
Zerbitzuaren etenak mundu osoan eragin du. Iturria: DownDetector

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

YouTube sare soziala jausita egon da bart ordu batzuez, bideo plataformak Twitterren duen kontuan jakinarazi duenez. Downdetector webguneak ere (sare sozialen zerbitzu etenak jasotzen ditu) milaka erabiltzaileen abisuak jaso ditu, bideoak ikusteko arazoak izan dituztela esanez.

Zerbitzu etena mundu osoan igarri da, baina arazo gehienak Europan, batez ere Polonian eta Alemanian, eta AEBko bi kostaldeetan izan dira, Downdetector webgunearen arabera.

Lehen gorabeherak 00:00ak pasatxo agertu dira, eta hiru orduz luzatu dira.

YouTubek berak, @TeamYouTube kanalaren bitartez, 02:00ak aldera eman du arazoen berri. Gorabeherak ordu batzuen buruan konpondu dituzte "YouTubeko euskarri eta zerbitzu guztietan". Bideoen plataformak "barkamena" eskatu du "etengatik" eta erabiltzaileei eskerrak eman dizkie izandako "pazientziagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Youtube Google Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak Bideoak