Teknologia -
Kuia erraldoiak
Googlek 'doodle' berezia egun du Halloween ospatzeko
Konpainiaren langileek kuia erraldoi batzuekin 'doodle' berezia egin dute, Mountain Viewen (Kalifornia) dituzten bulegoetako lorategian.
Erredakzioa
Interneteko bilatzaile ospetsuaren konpainiak Halloween ospatzeko 'doodle' berezia egin du. Google bilatzailearen logoa ordezkatu ordez, konpainiaren langileek kuia erraldoi batzuekin 'doodle' berezia egin dute, Mountain Viewen (Kalifornia) dituzten bulegoetako lorategian.
Sie kuia erraldoi erabili dituzte, horietako batzuk 400 kilotakoak, eta zortzi ordu behar izan dituzte 'doodle' bereziari itxura emateko. Logotipoaren hizkiek itxura tetrikoagoa hartu dute Halloween ospatzeko.
Konpainiak bideoa argitaratu du blog ofizialean prozesua nolakoa izan den erakusteko. Irudiak Matt Moranen musikarekin editatu dituzte. Gainera, "Google Halloween Doodle 2011, Behind the scenes" bideoa ere argitaratu dute.