Teknologia -

Mezuak 19 urte beteko ditu

Doako SMS zerbitzuaren garaia iritsi da

Interneten oinarritutako mezu zerbitzuen aplikazioek ohiko mezuen trafikoak behera egitea eragin du eta konpainiak SMSak oparitzen hasi dira.

Smartphonen mezuetako aplikazioek ohiko SMSak alde batera utzi dituzte. Argazkia: tecnoappscom
Smartphonen mezuetako aplikazioek ohiko SMSak alde batera utzi dituzte. Argazkia: tecnoappscom
Smartphonen mezuetako aplikazioek ohiko SMSak alde batera utzi dituzte. Argazkia: tecnoappscom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interneten oinarritutako mezuetako aplikazioek gora egin duten heinean, ohiko testu-mezuen erabilerak behera egin du. Hori dela eta, konpainiek SMSak oparitzen hastea erabaki dute: konpainia batzuek hilabeteko kuota bereziak eskaintzen dituzte eta, beste batzuek, bihartik aurrera Movistarrek egingo duen bezala, doan eskainiko dituzte.

Beste ekimen horiekin, operadoreek bezeroak irabazi nahi dituzte eta, bitartean, azken urteetan testu-mezuen trafikoak bizi izan duen beherakadaren ostean, SMSak bizirauteko aukera bat izango du.

Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordearen datuen arabera, Estatuko erabiltzaileek lau urte daramatzate SMSaren erabilera murrizten eta, hortaz, konpainiek SMSengatik diru-sarrera gutxiago izan dituzte azken hiru urteetan.

Pertsonen egunerokotasunean ezinbestekoa zen zerbaiten gainbehera erakutsi dute datuek. Urte amaitu aurretik SMSak 19 urte beteko ditu.

"Gabon zoriontsuak" ("Merry Christamas") izan zen historian bidali zuten lehen mezua. 1992ko abenduaren 3an Neil Papworthek ordenagailuaren bidez bidali zuen mezua Richard Jarvisen Orbitel 901 sakelako telefonora.

Hala ere, 1993ra arte itxaron behar izan genuen zerbitzua pertsonen artean erabili ahal izan arte. Finlandian hasi ziren zerbitzu berri hori erabiltzen eta hango Nokia konpainia izan zen eskaini zuen lehena.

Ordutik, mezu laburrek eta bezeroek gutxiago ordaintzeko izan duten grinak hizkuntza berri bat sortzea eragin dute.

Hala eta guztiz ere, smartphone gailuekin mezuetako zerbitzuen aplikazioak sortzea eragin dute. Orain, erabiltzaileak testu-mezu bat, argazki bat, ahozko mezu bat eta bideoak ere WhatsApp bezalako aplikazioen eta Google+, Facebook eta beste hainbat sare sozialen bitartez bidali ditzakete. Bairta BlackBerryk eta Samsungek dituzten zerbitzu berezien bitartez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea