Teknologia -

Arrakasta lortu du Sarean

Pianoa jotzen ikasteko tutoretzak, Youcanplayit Interneteko atarian

Ibai Etxebarriak bi urte daramatza Interneten bideoak argitaratzen. Bilbotarrak YouTuben hamabi milioi bisita, webgunean 21.000 harpidedun eta Facebooken eta Twitterren ehunka jarraitzaile ditu.

Ibai Etxebarriak YouTuben jarritako bideo baten irudia.
Ibai Etxebarriak YouTuben jarritako bideo baten irudia.
Ibai Etxebarriak YouTuben jarritako bideo baten irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibai Etxebarria bilbotarrak (31 urte) bi urte daramatza pianoa jotzen ikasteko sortu duen  Youcanplayit.com atarian bideoak argitaratzen. Etxebarriak hamabi milioi bisita jaso ditu YouTuben duen kontuan eta, horrez gain, webgunean 21.000 harpidedun eta Facebooken eta Twitterren ehunka jarraitzaile ditu, batez ere estatubatuarrak.

Etxebarriak adierazi duenez, "bizitza erdia pianoaren aurrean eta beste erdida ordenagailuarekin lanean" daramalako bururatu zitzaion ideia hori. Oraingoz, 171 bideo argitaratu ditu bilbotarrak bere atarian.

Hala eta guztiz ere, Youcanplayit denbora-pasa baino gehiago da Etxebarriarentzat; izan ere, egunean hamar ordu lan egiten ditu proiektu horretan. "Lehenik eta behin pieza musikala aukeratu behar dut. Ondoren, edonork, musika ez dakienak ere, jo ahal izateko moldaketa sinple bat sortzen dut. Eta, azkenik, animazioa sortzen dut. Musikak jotzen duenean teklen koloreak aldatu egiten dira", azaldu du.

Orain, Etxebarriaren helburua Youcanplayit.com ogibide bihurtzea eta bideoetan agertzen diren iragarkiekin diru-sarrerak lortzea da. Dirudienez, helburu hori berehala lortuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea