Teknologia -
48 ordutan
Windows bahitu eta 100 euroko erreskatea eskatu duen birusa dago
Leonen egoitza duen Komunikazioaren Teknologiaren Institutu Nazionalak 48 ordutan ehun euroko erreskatea eskatzen duen birusa aurkitu du, ordenagailuko informazio guztia ezabatzeko mehatxuarekin.
Erredakzioa
Leonen egoitza duen Komunikazioaren Teknologiaren Institutu Nazionalak (INTECO)ostiralen honetan adierazi duenez, Windows sistema operatiboa bahitu eta 48 ordutan ehun euroko erreskatea eskatzen duen birusa aurkitu du, ordenagailuko informazio guztia ezabatzeko mehatxuarekin.
Beste birus baten berri (JoyHard) ere eman du ohar baten bidez, hori ere Windosentzat zuzendua dago. Erabiltzaileari Internetetik edukiak jaisteko aukera duela sinestarazten dio, teklak erregistratzen dituen bitartean (keylogger) eta ordenagailuaren teklatuko pultsazioak beste ekipo batera bidaltzen ditu.
Bi birus hauek hamabi birusen parte dira, INTECOk aste honetan argitaratu duenez.