Teknologia -
Miamin
AEBetako kartzeletan ahulezia teknologikoak aurkitu dituzte
Adituek Interneterako konexio eta segurtasun sistemak aparte erabiltzea gomendatu dute.
Erredakzioa
Segurtasuneko hainbat adituk Miamiko Hacker Halted konferentzian kartzeletako sistemak nola kontrolatu azaldu dute, baita presoen gelak nola ireki ere.
Euren proba burutzeko adituek kartzela bateko kontrol sistema kopiatu zuten, 1.800 euro inguruko aurrekontu batekin. Stuxneten bidez aztertutako segurtasun sistemaren zuloetan sartzeak segurtasun alarma desaktibatzea utziko lieke, eta presoen gelak irekitzera iritsiko lirateke.
Ikerketa gauzatu dutenen arabera, Estatu Batuetako kartzeletako segurtasun sistemek PLC teknologia dute oinarri, eta kartzeletako ate guztiak, telebistako zirkuitu itxiak alarmak eta argiak kontrolatzen dituzte.
Adituek Interneterako konexio eta segurtasun sistemak aparte erabiltzea gomendatu dute.