Teknologia -

Seguratsuna, Sarean

Sexu eta indarkeria irudiengatik, baliteke Facebooki eraso izana

Gawker egunkari digitalak adierazi duenez, Anonymous taldeko pirata informatikoak izan litezke erasoaren egileak, baina ezin izan dute informazioa konfirmatu.

Anonymousek Facebook eraso izan lezake. Argazkia: Facebook
Anonymousek Facebook eraso izan lezake. Argazkia: Facebook
Anonymousek Facebook eraso izan lezake. Argazkia: Facebook

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookeko erabiltzaileak spam eraso bat pairatzen ari dira azken 24 orduetan. Sare sozialeko erabiltzaile batzuen hormetan pertsonaia ospetsuen irudi pornografikoak eta estekak agertu dira. Hainbat informazioen arabera, pirata informatiko batzuen erasoa izan liteke.

Sare sozialetan zenbait esteka egitean spam-a jasotzea ohikoa izaten den arren, Facebookeko erabiltzaileek haserrea erakutsi dute, besteak beste, Twitterren; izan ere, beraiek jakin gabe agertu dira esteka eta irudi horiek euren hormetan.

Eduki horiek, Shopos konpainiako Naked Security segurtasunari buruzko blogak adierazi duenez, Photoshoparekin landutako Justin Bieberren eta beste hainbat artistaren sexu irudiak dira. Horrez gain, indarkeria askoko argazkiak ere agertu dira eta tratu txarrak pairatu dituzten animalienak ere argitaratu dituzte.

Gawker egunkari digitalak adierazi duenez, Anonymous taldeko pirata informatikoak izan litezke erasoaren egileak, baina ezin izan dute informazioa konfirmatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea