Teknologia -
'Black Friday'aren ostean
Interneteko saltokiek 'Cyber Monday' oparoa espero dute
Joan den ostiralean, estatubatuarrek Gabonak baino lehenagoko beherapenei hasiera ematen dien 'Ostiral Beltza' egin zuten. Orain, Interneteko saltokien txanda da.
Erredakzioa
AEBetako kontsumitzaileek 11.400 milioi dolar gastatu zituzten joan den 'Black Friday'ean ('Ostiral Beltza'). Iaz baino % 6,6 gehiago gastatu dute Gabonak baino lehenagoko beherapenei hasiera ematen dion egunean. Orain, Interneteko saltokiek 'Cyber Monday' ('Cyber Astelehena) izenarekin ezagutzen den eguna ere oparoa izatea espero dute.
'Ostiral Beltza' Esker Emate egunaren ostean egiten dute eta horren atzetik etorri dira 'Larunbat Beltza' eta 'Astelehen Beltza' edo 'Cyber Astelehena'. Gaur erosketa gehienak sarean egingo dituzte.
Duela bi urte arte, azken zazpi hamarkadetako okerrena izan zen atzeraldia bizi izan zuten estatubatuarrek eta oraindik ere langabezia indizea oso altua da eta hazkunde ekonomikoa oso geldoa da.
Hala ere, asteburu honetako datuen arabera, kontsumitzaileen gastua AEBetako ekonomiaren % 70 dela adierazi dute.