Teknologia -
Lehiaketa bitxia
Euskal internauta sexienaren bila
Teknopata.net webguneak lehiaketa moduko bat jarri du abian euskal komunitatearen barruan internauta sexiena aukeratzeko. Twitter-en #sesisesi erabiltzen ari dira gaia jarraitzeko.
Erredakzioa
Zein da euskal internauta sexiena? Galdera horri erantzuteko lehiaketa jarri zuen abian teknopata.net webguneak eta azaroaren 27an amaitu zen lehiaketa. Orain, botoak zenbatzeko garaia omen da eta aurrerago jakinaraziko dituzte irabazleak.
Lehiaketaren bigarren itzulira pasa direnak aukeratu zituzten eta webgunean daude ikusgai. Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea, Iñaki Soto Gararen zuzendaria, Maite Goñi irakasle eta Internet aditua eta beste batzuk daude bigarren itzulira pasatzeko nahikoa boto jaso dutenen artean.
Twitterren lehiaketaren berri emateko #sesisesi hitz gakoa erabiltzen ari dira eta erabiltzaileen artean umorezko tweet mordoa ari dira bidaltzen.
Teknopata.net-ek ez du jakinarazi noiz emango dituen irabazleen izenak, beraz, adi egon beharko da twitterren #sesisesi hitz gakoarekin.