Teknologia -
22.000 liburu
Amazonek Kindle salgai jarri du, Espainian
Liburu elektronikoa Amazonen webgunean eskuratu daiteke eta 99 euro balio du.
Erredakzioa
Amazonen Kindle gailuak AEBetan eta beste hainbat herrialdetan lortu duen arrakastaren ostean, konpainiaren liburu elektronikoa Espainiara iritsi da. Orain arte, erabiltzaile askok Internet bidez erosi badute ere, orain, Amazonen Espainiako webgunean 99 euroren truke erosi dezakete.
Iritsi berria izan arren, Kindle Dendak 900.000 liburu digital inguru eskainiko ditu. Horien artean, ingelesez eta beste hainbat hizkuntzatan idatzitako liburu arrakastatsu asko izango dira. Amazonen Kindle berria "txikia eta erabiltzeko oso erraza" da, konpainiak adierazi duenez.
Kindle gailuak 170 gramo pisatzen ditu eta tinta elektonikozko 15 zentimetroko (sei hazbete) pantaila du.
WiFi zerbitzua
Kindlek WiFi zerbitzua du. Horrez gain, erabiltzaileak orrialdeak azkar pasa ahal izango ditu eta irakurketa 60 segundutan hasi ahalko du.
1.400 liburu gordetzeko gaitasuna du Kindlek eta bateriak hilabeteko iraupena izango du.