Teknologia -

Memology

Suminduak, Facebookeko izarrak 2011n

Sare sozialean Espainian gehien komentatutako den gaia izan da. Mundu osoan, komentario gehien eragin dituen gertakaria Osama bin Ladenen heriotza izan da.

Suminduak, Bilbon. Argazkia: Efe
Suminduak, Bilbon.
Suminduak, Bilbon. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suminduen mugimendua izan da Facebookeko eguneraketetan gehien jorratu den gaia Espainain 2011n, sare sozialak argitaratu duen "Memology 2011" txostenean agertzen denez.

Facebookek munduan gehien iruzkindu diren gaiak zeintzuk diren jakinarazi du txosten horretan eta bigarren postuan "pepinoen krisia" kokatzen da Espainian.

Pribatutasuna izan da Espainiako erabiltzaileek gehien iruzkindu duten hirugarren gaia, eta horren atzetik geratu dira Amy Winehouse abeslari britainiarraren heriotza eta "20N", Espainiako hauteskunde orokorrei erreferentzia egiten diena.

Seigarren eta zazpigarren postuetan "hackers" eta Anonymous daude, hurrenez hurren. Azken horrek eraso informatikoak egin ditu aurten mundu osoan zehar. Zortzigarren lekuan "demokrazia" hitza geratu da.

Espainiako erabiltzaileen bederatzigarren gai gogokoena "BlacBerry" izan da, izan ere, Interneteko nabigazioan arazoak izan ditu azken hileotan eta gai polemiko bihurtu zen.

Zerrenda itxiz, hamargarren lekuan zergak daude, zergei buruzko gaiak, alegia.

Mundu mailan, Osama bin Ladenen heriotza izan da Facebookeko erabiltzaileek gehien komentatu dutena, eta horren ondoren Packers taldeak SuperBowlen lortu zuen garaipena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea