Publizitatea
Itxi

2021/03/21

13:19

Teknologia

Teknologia

Gipuzkoa Encounterrek "pandemiak ezarritako mugak gaindituta" itxi du 15. edizioa

Mikel Dominguez | EITB Media

456 pertsonak parte hartu dute "oso nota onarekin" bukatu den edizio birtualean. Antolatzaileak oso pozik azaldu dira hiru egunetan egindako jardueretan ikusitako inplikazioarekin.

  • Euskaltel Fundazioak antolatutako topaketa.

    Euskaltel Fundazioak antolatutako topaketa. Argazkia: Gipuzkoa Encounter

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gipuzkoa Encounter Tolosako topaketa teknologikoaren 15. edizioa "oso nota onarekin" itxi dute. Hiru egunez 456 pertsona aritu dira Euskaltel Fundazioak antolatutako "lanpartyan" izan diren jardueretan eta lehiaketetan.

Sabino San Vicente Gipuzkoa Encounterreko koordinatzailea oso pozik agertu da jardunaldiaren emaitzarekin, topaketan eskainitako edukiekin eta parte hartzaileen inplikazioarekin, baita partaideen, babesleen eta antolakuntzaren arteko "lankidetza bikainarekin" ere.

Hiru egunez, parte-hartzaileek elkarrekin jarduteko aukera izan dute bigarren urtez Tolosan martxan jarri diren hainbat areto birtualetan, covid-19aren pandemiaren kontrako neurriek behartuta. Antolatzaileek esan dutenez, Youtube eta Twitch pataformen bitartez igorritako hitzaldiek eta Encounter TV programak jarraipen handia izan dute, eta "ikasteko nahiz txataren bitartez iritziak eta ezagutzeko partekatzeko aukera" izan da.

Arte digital, programazio, hardware, bideo-joko eta zibersegurtasun aroletan antolatu dituzten 22 lehiaketetan "parte-hartze oso handia" izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. "Euren intereseko txokoa topatu ahal izan dute" parte-hartzaileek.

Aurten ospatu duten edizio birtuala "baliogarria" izan da isolamenduari aurre egiteko. Izan ere, "partaideengandik jasotako lehen iritziek helburu hori beti egin dela adierazten dute". Euskaltel Fundazioak adierazi du pandemiaren testuinguruan mota honetako online bilkurak egokiak direla "teknologia berrien zaleek elkartzeko, ezagutzak partekatzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten".

Euskaltel Fundazioak antolatu du 15. Gipuzkoako Encounter topaketa, Tolosan, "pertsonen, enpresen eta ekimenen arteko loturak sortzen eta indartzen laguntzeko IKTen erabileraren inguruan". Euskaltel, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentua eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saila (SPRI-ren bitartez) dira laguntzaileak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena