Teknologia -
Argazki deserosoak
Facebookeko argazkien % 76tan mozkortuta ageri dira erabiltzaileak
Erresuma Batuko inkesta baten arabera, sare sozialeko erabiltzaileak hamar argazkitatik zortzitan alkohola edandako unean etiketatuak izan dira.
Erredakzioa
Erabiltzaileek esan dutenez, 10 argazkitatik 8tan alkoholaren eraginpean etiketatu dituzte.
MyMemory.comen galdeketan parte hartu duten 1.781 erabiltzailen artean, erdiek, euren borondatearen kontra etiketatu dituztela adierazi dute % 8k eta "arazoak" izango lituzketela euren lantokietan argazki horietako batzuk ikusiz gero. Horregatik, galdeketan parte hartu duten erabiltzaileen % 93k inoiz "argazki deseroso" batengatik etiketa kendu behar izan duela azaldu du.
Horrez gain, hiru erabiltzailetatik bik nahita igo dituzte sarera lagunen argazki konprometituak, beste lagun batzuk ikus ditzaten.
Egoera honen aurrean, prebentzioa da aukerarik onena. Hala ere, horrelakoak sahiesteko euren kontua konfiguratu dutenak gutxi dira. Inkesta egindako britainiarren laurden batek baino ez du pribatutasuna lotu bere etiketa ezarri dioten argazkirik ikus ez dezaten.