Teknologia -

alternatiba berriztagarriak

Mintzen bitartez ekoitziko du hidrogenoa Loiun eraikiko duten instalazio berri batek

Teknologia berri honek aukera berriztagarri bat eskaini nahi du gaur egun hidrogenoa ekoizteko erabiltzen den metodoaren aurrean.

H2SITEn instalazioaren aurkezpena. Argazkia: Tecnalia
H2SITEn instalazioaren aurkezpena. Argazkia: Tecnalia
H2SITEn instalazioaren aurkezpena. Argazkia: Tecnalia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

H2SITE enpresa hidrogenoa sortzeko mintzak erabiltzen dituen erreaktore bat egiten ari da Loiun (Bizkaia), ohiko elektrolisia ez bezalako teknologia erabiliko duena. Mintzen industrializaziorako planta berriak 50 pertsonari emango die lana datozen bost urteetan.

Enpresaren arabera, teknologia esklusiboa du askotariko lehengaiak (amoniakoa, bioetanola, biometanola edo biogasa, besteak beste) hidrogeno bihurtzeko. Andrés Galnares H2SITE enpresaren ordezkariaren hitzetan, mintz-erreaktorea "industria-produktu paregabea da, lekuan bertan hidrogeno berdea ekoizteko gai dena".

Hidrogenoaren erabilera oso zabaldua dago industria-mailan, baina gaur egun hori ekoizteko modua, elektrolisia erabiliz, ez da berriztagarria, eta hori garraiatu eta biltegiratzeak kostu handiak eragiten ditu ekonomia eta ingurumenean. Fabrika berriak hidrogeno berriztagarria prezio lehiakorrean ekoizteko erabiltzen diren erreaktoreetarako mintzen ekoizpena industrializatzea ahalbidetuko du. Lehenengo erreaktorea martxan da jada, planta berrian.

H2SITEk maila txikian eta ertainean hidrogenoa banatzeko gai izatea espero du, bai industrian erabiltzeko edo elektrizitatea sortzeko, bai energia behar duten inguru bakartuetarako.

Galnaresen esanetan, "orain erronka gure bezeroen eskaria asetzeko beste mintz ekoiztea da, karbono-aztarna murrizten laguntzeko".

Enpresak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du, eta Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak orain arte egin duten lehen erreaktorea bisitatu du, Markina-Xemeinen. Basurkoren aburuz, instalazio berriak eta H2SITEren teknologiak "balio erantsia eta desberdindua eskaintzen dute trantsizio energetikoaren alde apustu egitea nahitaezkoa den eta, hortaz, hazteko ahalmena duen testuinguru batean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Eguzki energia Energia gaur