Publizitatea
Itxi

2021/04/15

15:22

Teknologia

berrikuntza

Irisbond euskal enpresak Hiru plazaratu du, makinak begiradarekin aktibatzeko gailua

eitb media

Begiak aztertzen dituen plataforma anitzeko lehen gailua sistema-eragile nagusiekin bateragarria da.

  • Irisbonden "Hiru" gailua. Artxiboko argazkia: EFE

    Irisbonden "Hiru" gailua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Irisbond Donostiako enpresak, Teknikerrekin lankidetzan, Hiru merkaturatu du, begien jarraipena egiten duen gailua. Besteak beste, posible egingo du paziente baten historialera sarbidea ebaketa egin bitartean, pantaila batean aukera bat hautatzea, igogailuari deitzea edo kutxazain batetik dirua ateratzea, begi-keinu soil batekin.

Euskal startupak 2021eko urtarrilean atera zuen gailua merkatura, eta Tekniker zentro teknologikoaren laguntza espezializatua izan du, produktuaren elektronika eta mekanika garatzeko orduan. USB bidez konektatzen da beste gailu batzuekin, tablet edo ordenagailuekin, esate baterako.

Plataforma anitzeko eye-tracking bidezko lehen gailu teknologikoa aliatua izan daiteke mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. Gainera, ohitura sozial batzuk aldatzeko aukera ere emango du, "gaur egun infekzio-iturri izan daitekeelako Covid-19arekin kontaktuan egon den gainazal bat ukitzea".

Eduardo Jauregui Irisbonden sortzaileetako bat eta zuzendari exekutibo denak esan duenez, "oso proiektu aurreratua da hau", munduan lehen aldiz "begiradarekin edozein sistema eragile duten gailuekin elkarreragina baimenduko baitu".

Hiruk barne-prozesaketa, bereizmen handia, kontsumo eta tamaina txikia, fabrikazio-kostu baxuagoa eta irudiak hartzeko abiadura handia dauzka. Gainera, badu abantaila lehiakorrik ere, tablet eta mugikorretarako hiru plataforma handiekin (Microsoft, Apple eta Android) erabil daitekeen bakarra baita.

Soluzio honi esker, edozein gailu begiradarekin kontrolatzeko askatasuna behar duten ekimenak garatu ahalko dituzte enpresek. Balizko aplikazio batzuk planteatu dira dagoeneko sektore batzuetarako, automobilgintzarako, neuromarketinerako, smart home deiturikoetarako, robotikarako, osasunerako eta hezkuntzarako, besteak beste.

"Proiektu honekin, askoz eremu sakonagoak eta asmo handiagoko proiektuak garatu ahal izateko bidea zabaldu da", Jaureguiren hitzetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena