Teknologia -

Ideateca enpresaren arrakasta

'Slide Soccer', Appleren aplikaziorik deskargatuenetako bat

Futbolari buruzko bideojoko berriak jokalari batek baino gehiago batera online jookatzeko auekra ematen du. Merkatuan daraman lehen hilabetean, merkatuko arrakastatsuenetako bat da.

'Slide Soccer' jokoaren irudia. Argazkia: Ideateca
'Slide Soccer' jokoaren irudia. Argazkia: Ideateca
'Slide Soccer' jokoaren irudia. Argazkia: Ideateca

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ideateca Bilboko bideojokoen eta sakelako telefonoentzako aplikazioen enpresak joko berria kaleratu du: 'Slide Soccer. Bideojokoak Appleko atarian aplikazio deskargatuenen zerrendan lehen hamar postuen artean kokatzea lortu du.Guztira, 115 herrialdeetako milioi bat pertsonak baino gehiagok erabili dute 'Slide Soccer' txapa partidan oinarritzen den jokoa.

Enpresak berak adierazi duenez, joko berriak maila desberdinak ditu eta zelaia (belarra, izotza, lurra...), baloia (futbolezkoa, rugbyzkoa, golfekoa) eta txapa (metalezkoak, egurrezkoak...) aldatzeko aukera ematen du.

Jokoa www.ludei.es Ideatecaren jokoen plataforman deskargatu daiteke eta Apple gailuetan erabili daiteke (iPhone, iPad...). Hala ere, Android (Google) plataforman erabiltzeko moldatzen ari direla aurreratu du Ideatecak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea