Teknologia -

Oporretan

Zuckerberg Vietnamen, Facebook debekatuta dagoen herrialdean

Facebookeko sortzaileak 2011ko gabonak Txinan igaro zituen, Facebookek, hain zuzen, Gobernuaren zentsura jasaten duen beste herrialde batean.

Mark Zuckerberg, Facebookeko sortzailea.
Mark Zuckerberg, Facebookeko sortzailea.
Mark Zuckerberg, Facebookeko sortzailea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vietnameko herritarrek ezin dute Facebook erabili, baina bere sortzailea herrialdean bufalo baten gainean ikusi ahal izan dute. Izan ere, Mark Zuckerbergek oporrak bertan igarotzea erabaki du.

Joan den urtean, bere neska lagunarekin batera, Txinan pasa zituen gabonetako oporrak, Facebookek gobernuaren beste zentsura bat jasaten duen herrialdean hain zuzen. Orain, jomuga Vietnam izan da.

Joan den abenduaren 22an heldu zen bikotea herrialde horretara, Ha-Longeko badia ezagunean daude oporretan, oso gune turistikoa da.

Mark Zuckerbergek 27 urte ditu, eta 2004ean 21 besterik ez zituenean, munduko sare sozialik ezagunena eta Interneten arrakasta gehiena duena sortu zuen. Egun Facebookek 800 milioi erabiltzaile ditu. Publizitateari esker jasotzen dituen diru-sarrerez gain, burtsan sartzen denean 7.500 milioi euro bil ditzazke.

Vietnamek 90 milioi biztanle ditu, Interneten gaineko kontrol gogorra dago bertan, baina gero eta gehiago dira zentsura sahiestu eta Sarean sartzen diren herritarrak.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea