Teknologia -
Nobedadea
Googlek bilaketak erabiltzailearen beharretara egokituko ditu
Google+ zerbitzuaren erabiltzaileek sare sozialeko lagunek egindako interesekin erlazionatutako bilaketak egiteko aukera izango dute.
Erredakzioa
Googlek esperientzia sozial berria hasiko duela iragarri du. Konpainiak berrikuntzak egin ditu .com bertsioan eta, horrela, zerbitzu berriak Google+ sare sozialeko informazioa ere eskainiko du.
Sare sozialeko lagunek sortutako, argitaratutako edo partekatutako edukiak ere bilaketa egiteko kontuan izango ditu hemendik aurrera Googlek.
Twitterri ez zaizkio aldaketak gustatu
Microblog sareak Googlek egin dituen aldaketak kritikatu ditueta kontsumitzaileentzat eta edukiak argitaratzen dituztenentzat txarrak direla adierazi du.
Twitterren ustez, Googlek egindako aldaketek bilaketak zailagoak izatea eragingo dute.