Teknologia -
Pribatutasuna eta segurtasuna
Tuentik erabiltzailea identifikatzeko NAN elektronikoa erabiliko du
Ekimen berria Tuentiren operadore birtualaren bezeroak identifikatzeko sisteman erabiltzen hasi dira.
Erredakzioa
Tuenti NAN elektronikoa bidezko identifikazio sistema erabiltzen hasi den lehen sare soziala da.
Akreditazio elektronikoaren sistemek eskaintzen dituzten aurkerak aprobetxatu ditu Tuentik eta, horrela, enpresen eta erabiltzaileen arteko harremana erraztu nahi du.
Neurri horrekin, erabiltzaileei bizitza analogikoaren bikoizketa digitala egitea baimentzeko konpromisoa berretsi du Tuentik. Horrela, erabiltzaileek sare sozialen informazio pertsonala argitaratzeko ea erabiltzaileen arteko harremana sustatzeko aukera eskaintzen jarraituko du, konpainiak komunikatu batean adierazi duenez..
Ekimen berria Tuentiren operadore birtualaren bezeroak identifikatzeko sisteman erabiltzen hasi dira.