Teknologia -

Teknologia eta osasuna

'Smartphone' gailuek estresa eragin dute

Batzuek gailu horiekiko sekulako menpekotasuna dute, dardara "fantasmak" sentitzeraino, hau da, sakelako telefonoak mezu bat jaso duela jakiteko dardara egin duela pentsatzen dute.

'Smartphone' gailuek estresa eragin dute, ikerketa baten arabera. Argazkia: tecnoappscom
'Smartphone' gailuek estresa eragin dute, ikerketa baten arabera. Argazkia: tecnoappscom
'Smartphone' gailuek estresa eragin dute, ikerketa baten arabera. Argazkia: tecnoappscom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handiko Psikologia elkarteak argitaratu duen ikerketa baten arabera, 'smartphone' gailuek estresa eragiten dute. Erabiltzaileek mezuak jasotzeko duten obsesioak eragiten omen du estresa.

Langileei lana errazteko sortu zituzten 'smartphone' gailuak, bulegotik kanpo zeudenean emailak eta mezuak ikusi ahal izateko. Gainontzeko bezeroei eskaini zitzaienean, Interneteko sarbideak ere aukerak zabaldu zituen.

Sakelakoen bitartez mezuak jasotzen aukerak izugarri ugaritu dira,  Whatsapp, Twitter, Facebook, bitartez eta abar. Richard Balding Worcester Unibertsitateko psikologoak egindako ikerketaren arabera, jendea kontuen egiaztapenarekin itsutzen ari da, eta horrek, lasaitasuna beharrean estresa eragiten die. Batzuek gailu horiekiko sekulako menpekotasuna dute, dardara "fantasmak" sentitzeraino, hau da, sakelako telefonoak mezu bat jaso duela jakiteko dardara egin duela pentsatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea