Teknologia -

Internet

Interneteko etenaldi batek zerbitzurik gabe utzi ditu hainbat herrialdetako zenbait webgune

Arazoa Akamairen zerbitzuan izandako akats batengatik izan da, eta, besteak beste, Delta Air Lines, British Airways, FedEx, AT&Tt eta McDonald’s enpresek mozketak izan dituzte euren zerbitzuetan.

Interneteko erabiltzaile bat. Argazkia: Pixabay.
Interneteko erabiltzaile bat. Argazkia: Pixabay.
Interneteko erabiltzaile bat. Argazkia: Pixabay.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interneteko itzalaldi batek jokoz kanpo utzi ditu ostegun honetan zenbait webgune. Arazoa Akamai zerbitzuaren akats bati egotzi diote, edukiak banatzeko sareari, eta, besteak beste, Delta Air Lines, British Airways, FedEx, AT&T eta Mc Donald's enpresei eragin die mozketak.

New Yorken 12:50 (16:50 GMT) zirenean, Akamaik bere sistemaren akatsa konpondu duela iragarri du, bere webgunean Edge DNS (Domain Name System) zerbitzuarekin arazo bat sortu dela jakitera eman eta gutxira.

Bestalde, Oracle hodeiko zerbitzu hornitzaile batek ere akatsak izan dit. Arazoa Akamairen itzalaldiari egotzi dio, eta akats horiek Oracleren jabetzako zerbitzu batzuei ere eragin diete.

Domeinu-izenen sistema (Domain Name System) web-orrien telefono-gida baten parekoa da. Teknologia horrek IP helbidea ezartzen du, eta horri esker iristen dira erabiltzaileak webgune zehatzetara.

Besteak beste, Delta Air Lines, British Airways, Capital One, Airbnb, Vanguard, UPS, Fidelity, AT&T eta Costco enpresek nabaritu dute Akamairen zerbitzuen mozketaren eragina.

Mozketa horren ondorioz, adibidez, gutxienez bi hegazkin-konpainiatako bezeroek ezin izan dute beren fakturazioa online egin, ezta txartelen prezioak bilatu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
New York bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Internet gaur