Teknologia -

Kaliforniako epaitegia

Appleri eta Googleri langileak ez osteko ituna egitea egotzi diete

Konpainiek monopolioaren aurkako legeak urratu izanaren proba argiena Steve Jobsek Eric Schmidti bidali zion mezu elektroniko bat da. Jobsek "fitxaketak egiten saiatzeari uzteko" eskatu zion Schmidti.

Googleri monopolioaren aurkako legea urratzea leporatu diote. Argazkia: EFE
Googleri monopolioaren aurkako legea urratzea leporatu diote. Argazkia: EFE
Googleri monopolioaren aurkako legea urratzea leporatu diote. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google eta Apple konpainiei kualifikatutako langileak ez osteko ituna egin izana leporatu die Kaliforniako epaile batek. Konpainia horiekin batera, beste bost enpresek ere (Pixar, Intel, LucasFilm, Adobe eta Intuit) alegazioak aurkeztu beharko dituzte.

Dirudienez, konpainiek monopolioaren aurkako legeak urratu izanaren proba argiena Steve Jobsek Eric Schmidti bidali zion mezu elektroniko bat da. Jobsek "fitxaketak egiten saiatzeari uzteko" eskatu zion Schmidti.

Jasotako informazioaren arabera, Schmidtek giza baliabideen arduradunari enpresak Appleri langileak ez lapurtzeko política zuela adierazten zuen emaila bidali zion eta horrelako lan eskaintzak egiteari uzteko eskatu zion. Gertakarien ondorioa, giza baliabideen arduraduna kalera bota zuten.

Hala eta guztiz ere, aurretik ere geratu den arazo bat da hau. 2009an, LucasFilms, Apple, Google, Adobe Systems, Intel eta beste konpainia batzuei monopolioaren aurkako lege horiek urratzea leporatu zien ikerketa hasi zuten, baina ez zuen epaitegietara iristea lortu, El Pais egunkariak argitaratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea