Teknologia -

Zabaldu eta ikusi orduko

Txatetik berehala desagertzen diren argazkiak eta bideoak bidaltzeko aukera ematen du WhatsAppek

Teorian funtzioak plataformaren pribatutasuna areagotzen du, baina sexu estortsioa,' grooming', jazarpena eta abusuaren arriskua ere badago.

EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jasotzen dituen kontaktuak zabaldu eta ikusi orduko txatetik desagertzen diren argazkiak edo bideoak bidaltzeko aukera ematen du WhatsAppek dagoeneko. Teorian funtzioak plataformaren pribatutasuna areagotzen du, baina estortsioaren biktima izateko arriskua ere badago.

Bakarrik behin ikus daitezkeen argazkiak eta bideoak eskuragarri daude jadanik WhatsaAppen, lehenago Instagram, Snapchat edo Telegramek eskaini duten aukera. Erabiltzaileak harreman zehatzekin partekatu nahi dituen eduki bereziak, adibidez, NAN argazkia edo WiFi sare batera konektatzeko erabiltzaile eta pasahitza.

WhatsAppek ziurtatu duenez, aldi baterako mezu motak honek erabiltzaileari pribatutasunaren kontrol handiagoa ematen dio. Baina hartzaileak pantaila-irudiak ateratzeko aukera duela ohartarazi du plataformak, funtzioak aplikazioan ez duelako inongo mugarik.

'Grooming' eta 'Sextortsioa'

Horrek erabiltzailea arriskuan jar lezake. Adibidez, sexu arrazoiengatik estortsioaren aurrean zaurgarria bihurtu dezake, Panda Securityk ohar batean ohartarazi duenez. Segurtasun Estatu Idazkaritzak jakitera eman duenez, delitu mota horrek % 46 egin du gora 2018tik.

Era berean, 'grooming', jazarpen eta adingabeen sexu-abusuak ere eman daitezke. Ziberkriminal helduek TikTok bezalako sare sozialetara jotzen dute, nerabeen artean oso ospetsua, eta biktimarekin harremanetan jartzen dira profil faltsu baten bidez, adingabe baten edo 'influencer' baten itxurak eginez, Pandak erantsi duenez.

Harreman horretan biktimaren konfiantza lor dezakete, eta adingabeak helduari telefono zenbakia eman diezaioke, elkarrizketa WhatsApp bidez jarraitzeko. Une horretan hasiko litzateke jazarpena, baita sexu eduki eskaerak ere.

"Zibergaizkileak erraztasun guztiak ditu bakarrik behin ikus daitekeen artxiboa bereganatzeko"

Zibersegurtasuneko enpresak ohartarazi duenez, "hortxe dago segurtasun faltaren arazoa, zibergaizkileak erraztasun guztiak ditu bakarrik behin ikus daitekeen artxiboa bereganatzeko".

Bestalde, helduen arteko 'sextortsioan', gehienetan hitzordu aplikazioen bidez hasten da harremana, adingabeen 'grooming'aren antzera.

Biktimak segurtasun sentsazio faltsua izan dezake, WhatsApp bezalako funtzioak erabiliz edukia bidaltzen duenean, hartzaileak zabaldu eta ikusten duenean berehala desagertzen dela pentsatzen duelako.

Sextortsio delituaren funtsa xantaia da; ziberkriminalak biktimari artxibo pribatuak publikoki zabaltzeko mehatxu egiten dio, eta dirua edo mesedeak eskatzen ditu trukean, eduki sexual gehiago bidaltzea esaterako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak Internet