Teknologia -
Euskal teknologia
e-Mintza: mintzamen elektronikorako euskal proiektua
Hasieran autistei komunikazioa errazteko pentsatu zuten arren, beste hainbat erabiltzailerentzat ere erabilgarria izan daiteke, pertsonalizatzeko aukera ugari ematen baititu.
Erredakzioa
Orange eta Dr. Carlos Elosegui Fundazioek komunikatzeko oztopoak dituztenei zuzendutako e-Mintza izeneko aplikazio berri bat kaleratu dute. Ukimenaren bidezko multimedia teknologiari esker, erreminta horrek erabiltzailea beste pertsonea batzuekin komunikatzea ahalbidetzen du, pertsona horren autonomia sustatuz.
e-Mintza proiektua 2009an sortu zen, eta erabiltzaileen benetazko beharrizanei erantzuteko asmoz, hasieratik etorkizunean proiektua erabiliko zutenen laguntza jaso zuten. Erabiltzaileei eginiko azterketaren ostean, agenda izan liteke berritasunik garrantzitsuena. Agenda horri esker, erabiltzaileak egunean zehar 6 aktibitate programatzeko aukera izango du.
e-Mintzak pertsonalizatzeko aukera zabala eskaintzen du, bakoitzaren beharren edota interesen arabera hizkuntza, ezaugarriak, textuak, bideoak eta soinuak aldatzeko aukera baitauka.
14.000 deskarga baino gehiago
Windows sistemarako kaleratu zutenetik, 2011ko irailetik,, aplikazioak (doakoa) 14.000 deskarga baino gehiago izan ditu jada 40 herrialdetan. Orain, gainera, merkatuan dauden tabletetan ohikoena den sistema eragilerako bertsioan ere eskura daiteke.
Hasiera batean autismoa pairatzen dutenentzat zuzendutako proiektuak beste hainbat erabiltzaile izan ditzake, norbanakoaren beharretara pertsonalizatzeko aukera zabala eskaintzen duelako.