Teknologia -

Eusko Jaurlaritzaren ikerketa

850.000 pertsona ibiltzen dira egunero Interneten Euskadin

Euskadiko biztanleen % 83ak egunero ikusten du telebista, eta ETB-2 bigarren dugu informazioan eta kalitatean. Telebista eta Internet dira gogokoenak informatzeko, prestakuntzarako eta entretenitzeko.

eitb nahieran
eitb nahieran
eitb nahieran

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teknologia berriek eta sare sozialek informazioaren eta komunikazioaren kontsumoa aldatu dute. 850.000 pertsona konektatzen dira Internetera egunero Euskadin, eta erdiak baino gehiagok sare sozialetara. Are gehiago, Internet da euskal herritarrek prestakuntza lortzeko gehien atsegin duten baliabidea, eta telebistak soilik gainditzen du informazioa eta entretenimendua bilatzeari dagokionez.

Horiek dira Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak komunikabideen kontsumoari buruz egin duen azterketan jasotako datuetako batzuk.

Komunikabide publikoak, kalitatearen erreferente Euskadin

Ikerketa horren arabera, telebista da informaziorako eta entretenimendurako baliabide erabiliena, eta Euskadiko biztanleen % 83ak egunero ikusten du.

Ikerketako datuetan jasotzen denez, Euskadiko biztanleentzat TVEko lehen kateak du kalitate handiena, eta ondoren ETB-2k, Cuatrok eta Sextak. Informatiboen arloan, ETB-2ko albistegiak dituzte gogokoen, Television Españolako albistegien atzetik.Irratiei dagokienez, EITB taldekoak dira entzunenak egunero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea