Teknologia -

Telefonia mugikorra

Vodafone, Movistar, Orange eta Yoigok prezioak jaitsiko dituzte

Telefono mugikorren operadore nagusiek % 75 eta % 80 artean murriztuko dituzte maioristen amaiera prezioak apiriletik aurrera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telekomunikazioen Merkatuko Batzordeak bederatzi hilabete aurreratu du telefonia mugikorreko maioristen prezio jaitsiera, 2012ko apirilaren eta 2014ko urtarrilaren artean modu progresiboan aplikatuko dena.

Prezio objektiboa minutuko 1,09 euro-zentimotan geratuko da; beraz, sare propioa duten hiru operadore nagusien (Movistar, Vodafone eta Orange) prezio maioristak % 75 inguru merkatuko dira, eta Yoigorenak, ia % 80.

Neurri horrekin, Telekomunikazioen Merkatuko Batzordeak merkatuko lehia handitu nahi du, eta telekomunikazio zerbitzuen prezioak txikitu, herritar zein enpresentzat, gure ekonomiaren lehiakortasuna handitze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea