Teknologia -
Lehenengo astean
Baliteke Applek iPad 3 berria martxoan aurkeztea
Zurrumurruen arabera, iPad 3 berriak A6 izeneko lau nukleoko prozesadorea eta LTE konexioa izan litzake.
Erredakzioa
Apple iPad 3 berriaren aurkezpena prestatzen ari da eta, dirudienez, martxoko lehen astean egingo du, All Thing Digital Interneteko atariak argitaratu duenez. Appleko iturrien esanetan, Steve Jobsek sortutako konpainiak San Franciscon aurkeztuko du iPad 3 berria.
Azken asteetan iPad berriari buruzko zurrumurru ugari sortu dira eta horrek konpainia gailua aurkezteko prestatzen ari dela esan nahi lezake. Zurrumurru horien arabera, iPad 3 berriak A& izeneko lau nukleoko prozesadorea eta LTE konexioa izan litzake. Beste iturri batzuek, baliteke Applek bi modelo aurkeztea eta aurrekaririk gabeko pantaila baten aldeko apustua egin lezake.
Aurkezpenaren datuak zentzua du; izan ere, joan den urteko garai berean aurkeztu zuen Applek iPad 2. Konpainiak urtero berritzen ditu gailuak. Gainera, data horretan egingo dute Mobile World Congress ekimena ere.