Teknologia -

Teknologia berriak

‘Círculo de Lectores’ek ‘Booquo’ aurkeztu du, liburuen 'Spotify'a

“’Booquoren’ helburu nagusia irakurketa ahalik eta pertsona gehienengana hurbiltzea eta Espainiako elkarte digitalik erabiliena bihurtzea da”, esan du Mariana Feged negozio zuzendariak.

'Booquo'ren aurkezpen ekitaldia. (Europa Press-etik hartutako argazkia)
'Booquo'ren aurkezpen ekitaldia. (Europa Press-etik hartutako argazkia)
'Booquo'ren aurkezpen ekitaldia. (Europa Press-etik hartutako argazkia)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Círculo de Lectores”ek “Booquo” izeneko plataforma digital berria aurkeztu du. Webgune horrek erabiltzaileen gustuetan oinarritutako komunitate birtualean partehartzea ahalbidetuko du, eduki digitalak legezko modu batez lortuz. “Booquo”ren aurkezpenean Eduard Punset, Lorenzo Silva eta Mrius Serrak hartu dute parte.

Plataforma horrek kontaktu sare bat sortzeko aukera ematen dio erabiltzaileari, “irakurketa eta kultura maite dutenen komunitate erraldoi bat sortuz”, azaldu du Mariana Fedged negozio zuzendariak.

Premium kontuak, 300 titulu eskaintzeaz gain, generoetan banatuta dauden kanal tematikoak ikuskatzeko aukera ematen dizu. Harpidetza 9,90 eurotakoa da, eta “Círculo de Lectores”eko bazkidea izanda, 7,70 eurotakoa.

Eskaintza berezia

Hasierako eskaintza berezian, lehenengo hilabetearen harpidetza 0,90 eurotakoa izango da. Plataformak eskaintzen duen beste zerbitzuetako bat liburuak indibidualki erostearena da, prezioa titulo bakoitzaren arabera jarriz.

“’Booquoren’ helburu nagusia irakurketa ahalik eta pertsona gehienengana hurbiltzea eta Espainiako elkarte digitalik erabiliena bihurtzea da”, esan du Mariana Feged negozio zuzendariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea