Teknologia -
Safari nabigatzailea
Googlek Appleren erabiltzaileak espiatu ditu publizitatea bidaltzeko
Wall Street Journalen arabera, Interneteko bilatzaile handiak dagoeneko utzi du jarduera hori. Googlek ukatu egin du salaketa informazio pertsonalik ez zutela jasotzen argudiatuz.
Erredakzioa
Google Interneteko bilatzaile handia Safari Appleren nabigatzaileko erabiltzaileak espiatzen aritu da publizitatea bidaltzeko, Wall Street Journal-ek gaur jakitera eman duenez.
Googlek, bere aldetik, errefusatu egin du salaketa hori cookiek "informazio pertsonalik ez" zutela jasotzen argudiatuta. Hala eta guztiz ere, prozedura horiek ez dituztela aurrerantzean erabiliko iragarri du.
Wall Street Journal-en arabera, Googlek Safariren milioika erabiltzaile espiatu ditu. Aplikazio hori Mac ordenagailu guztiek erabiltzen dute, baita iPhone eta iPadek ere.