Teknologia -
26 urteko ikasle baten zigorra
Zortzi hilabeteko espetxe zigorra Facebook hackeatzeagatik
Facebooken segurtasuna hobetzeko barne sisteman sartu zela esan zuen Glenn Mangham 26 urteko ikasle britainiar batek.
Erredakzioa
Facebook sare sozialak segurtasun akatsak dituela erakusteko sartu zen Glenn Mangham britaniarra barne sisteman.
Lortu zuen, baina Britainia Handiko auzitegi batek zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio, era ilegalean sartu zela eta erabiltzaileen datuak arriskuan jarri zituela iritzita.
Glenn Mangham 26 urteko informatika ikasle britainiarra da. Joan den apirila eta maiatza bitartean sartu zen Facebookeko barne sisteman, Ingalaterra iparraldeko York herrian.
AEBetako konpainiak espioitza industrialeko kasu bat zela uste zuen eta FBIra deitu zuen. Ikerketa Bulego Federaleko agenteek erasoa Britainia Handitik egiten ari zirela ikusi zuten eta ekainean Manghamen etxea miatu zuten.
Ikasleak, sare sozialaren segurtasun akatsak erakusteko egin zuela eta Yahoo atariari "era berean" lagundu ziola azaldu zuen. Baina Fiskaltzak argudio hori baztertu du.
Ez ziren erabiltzaileen datuak arriskuan jarri
"Auzitegi Britainiarrean inoiz ikusi dugun eraso informatiko handiena da", esan du Londreseko fiskal batek. "Baina zorionez ez ziren erabiltzaileen datuak arriskuan jarri".
Facebookek 200.000 dolar gastatu zituen gai hau ikertzen.