Itxi

2021/10/15

07:41

Teknologia

SAKELAKO TELEFONOA

Doako "roaming"-a beste hamar urtez luzatzea adostu du Europako Parlamentuak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Orain, "roaming"-aren inguruan adostutakoa estatu kide diren 27 Gobernuekin negoziatzea izango da hurrengo pausoa. 2017tik sakelako telefonoen erabiltzaileek ez dute gainkosturik ordaindu behar Europar Batasunean deitzeagatik, SMSak bidaltzeagatik eta Internetera konektatzeagatik.

  • Sakelako telefonoa

    Sakelako telefonoa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Europako Parlamentuak doako "roaming"-a beste hamar urtez luzatzea adostu du bart. 2017tik sakelako telefonoen erabiltzaileek ez dute gainkosturik ordaindu behar Europar Batasunean deitzeagatik, SMSak bidaltzeagatik eta Internetera konektatzeagatik. Araudi hori 2022ko ekainaren 30ean iraungiko da eta luzatzea erabaki du orain Europako Ganberak.

Orain, Europar Batasuneko estatu kide diren 27 gobernuekin negoziatzea izango da hurrengo urratsa.

Negoziazio horietan, Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak ordezkatu du Renew Europa talde parlamentarioa. Horren esanetan, akordioak indarrean dagoen araua hobetzen du, besteak beste, etxeko operadoreentzat merkeagoa izango delako beste estatu batzuetako sareetarako sarbidea izatea, "bezeroei zerbitzuak eskaintzeko eta diskriminazioak saihesteko".

Zerbitzuaren kalitateari eta abiadurari eutsi ahalko diete bezeroek. Horrez gain, larrialdietarako zerbitzuetara deitzea doakoa eta irisgarria izango da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;