Itxi

2021/10/28

12:54

Teknologia

Publireportajea

"Nire Karpeta"-k Eusko Jaurlaritzarekin tramite guztiak online egiteko aukera emango dizu

Herritar eta erakunde guztiei zuzendutako eremu pertsonalizatuak Eusko Jaurlaritzarekin harremanak errazteko balio du.

  • Eusko Jaurlaritzarekin tramite guztiak Internet bidez egin daitezke. EFEren artxiboko argazkia.

    Eusko Jaurlaritzarekin tramite guztiak Internet bidez egin daitezke. EFEren artxiboko argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzarekin harreman, komunikazio eta tramite guztiak Internet bidez egin daitezke. Izan ere, "Nire Karpeta" deritzon plataformak mugikorretik nahiz etxetik mota guztietako gestioak egiteko aukera ematen du: espedienteak kontsultatzea, jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzea edo ordainketak eta ziurtagiriak kontsultatzea, batzuk bakarrik aipatzearren. Guztia, modu erraz eta seguruan. Ataria hiritar zein erakunde guztiei zuzenduta dago.

"Nire Karpeta" eremu pertsonalizatuan sartzeko baldintza bakarra BakQ edo identifikazio elektronikorako bitartekoren bat izatea da. Prozesu osoa erraza eta segurua da. Tresnak jakinarazpenak ikusteko, dokumentuak eransteko, tramitazioen xehetasunak aztertzeko edota komunikaziorako eta abisuetarako datuak aldatzeko aukera ematen du, besteak beste. Horrez gain, erabiltzaileek gidaliburuak dituzte eskura, baita telefono bidezko arreta ere.

Labur-labur esanda, euskal administrazio publikoarekin harremanetan guztion egunerokoa errazteko balio duen tresna da.

"Nire Karpeta"-ra sartu, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/ estekaren bidez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;