Teknologia -
Auzitegietan
Facebookek 10 patente urratu dituela salatu du Yahoo!-k
Interneten publizitatea egiteko sistemak eta metodoak ez betetzea leporatu diote sare sozialari.
Erredakzioa
Kaliforniako auzitegi federalean egin dute salaketa. Azkenaldian, smartphone eta tablet-ak ekoizten dituzten enpresen artean, besteak besteApple, Microsoft eta Motorola Mobility Holdingsen artean, liskarrak areagotu dira.
Yahoo! enpresaren salaketa Facebookek burtsan kotizatzen hasiko zela eta konpainiaren balioa 100.000 dolar ingurukoa (75.970) izatera iritsi litekeela jakinarazi ostean iritsi da. Jonathan Thaw Facebookeko ordezkariak adierazi duenez, sare sozialak hedabideen bidez jaso du salaketaren berri.
"Atsekabetuta gaude, Yahoo! aspalditik delako Facebooken bazkide komertziala eta Facebookekin elkarlanean ari denetik onura ugari izan ditu", azaldu du Thawek.
Komunikatu batean, auzitegiek arrazoia emango dietela uste duela azaldu du Yahoo!-k.