Teknologia -

Pirateria informatikoa

AEBetako funtzionarioek Megaupload erabiltzen zuten

Dotcom urtarrilaren 20an atxilotu zuten, MegaUploadeko zuzendaritzako beste hiru pertsonarekin batera. Operazio horretan, gainera, webgunea itxi egin zuten, eta haren ondasunak bahitu zituzten.

Kim Schmitz MegaUploadeko sortzailea, epaiketa egunean. Argazkia: EFE.
Kim Schmitz MegaUploadeko sortzailea, epaiketa egunean. Argazkia: EFE.
Kim Schmitz MegaUploadeko sortzailea, epaiketa egunean. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako "funtzionario" askok MegaUpload erabiltzen zutela adierazi du gaur Kim Schmitz 'Dotcom' portal horretako fundatzailea. AEBetako Justiziaren arabera, MegaUpload pirateria informatiko sare baten erantzule nagusia da.

Dotcom urtarrilaren 20an atxilotu zuten, MegaUploadeko zuzendaritzako beste hiru pertsonarekin batera. Operazio horretan, gainera, webgunea itxi egin zuten, eta haren ondasunak bahitu zituzten. Abuztuan izango da Dotcomen aurkako epaiketa.

Gaur 'New Zealand Herald' egunkariak argitaratutakoaren arabera, MegaUploadeko erabiltzaileen artean "funtzionario" asko daude. Bestalde, TorrentFreak portalak esan du MegaUploadeko erabiltzaileak "biltzen" saiatzen ari direla, portal horretara igotako informazio guztia berreskuratuz. "MegaUploadeko taldeak gogor egingo du lan, erabiltzaileek haien artxiboak berreskura ditzaten", adierazi du Dotcom-ek.

AEBek MegaUploadeko zazpi pertsona epaitu nahi ditu, pirateria informatikoa, krimen antolatua eta dirua zuritzea leporatuta.Hain zuzen ere, zinemaren eta musikaren industriei 500 milioi dolarreko (381 milioi euro) galerak eragitea eta horrekin 175 milioi dolarreko (133 milioi euro) mozkinak lortu izana egozten diote MegaUploadi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea