Teknologia -

Gomendioak

Sakelako telefonoa arrozarekin lehortu daiteke...

Nokia konpainiak urarekin busti zaigun smartphone bat berreskuratzeko gomendioak azaltzen dituen infografia bat argitaratu du. Batzuek sinetsi ez arren, sakelako telefonoa arrozarekin lehortu daiteke.

Nokiak sakelako telefonoak berreskuratzeko gomendioak argitaratu ditu. Foto: Nokia
Nokiak sakelako telefonoak berreskuratzeko gomendioak argitaratu ditu. Foto: Nokia
Nokiak sakelako telefonoak berreskuratzeko gomendioak argitaratu ditu. Foto: Nokia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zoritxarrez, erabiltzaile askori busti zaie noizbait sakelako telefonoa. Orain, telefonoa berreskuratzeko beti entzun izan dugun mitoetako bat egia dela argitaratu dute. Nokiak "itotako" smartphoneak berreskuratzeko bost pauso azaltzen dituen infografia bat argitaratu du. Dirudienez, arrozak sakelako telefonoak lehortzeko ere balio du.

Lehen pausoa argiena da. Smartphonea uretara erortzen bada, lehenengo ura xukatu behar da. Ezinbestekoa da ahalik eta ur gehien kentzea.

Bigarren pausoa bateria eta txartelak kentzea da. Erabiltzaileak SIM txartela eta memoria-txartelak kendu behar ditu. Gainera, bateria kentzea ere gomendatu du Nokiak; izan ere, zirkuitulabur bat ekiditea ezinbestekoa da. Beharbada pieza horiek ez dute funtzionatuko, baina aurrerago konprobatzeko esan du konpainiak.

Hirugarrenerako, sakelako telefonoa ahalik eta hoberen lehortzea da. Horretarako, trapu bat erabiltzea gomendatu dute. Lehorgailuek eta paperak telefonoan eragin kaltegarria izan dezakete.

Ondoren, laugarren pausoa, arrozak sakelako telefonoa lehortzeko balio duela argitzen duena da. Trapuarekin ondo lehortu ostean, arrozaz betetako poltsa batean sartzea gomendatu du konpainiak, Poltsa hori erradiadore baten gainean jarri behar da, eta gutxienez gau bat utzi behar dugu bertan.

Helburua arrozak ur hori guztia xurgatzea da. Horrela, Nokiak arrozaren mitoa egia dela berretsi du.

Azken pausoa sakelako telefonoa piztu egiten dela konprobatzea da. Horrela bada, piezak berriz ere jartzea besterik ez zaigu geldituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea