Teknologia -
Apple
Arazo gehiago iPad berriarentzat; orain, bateria
DisplayMate konpainiako presidenteak egiaztatu duenez, iPad berriaren bateriak % 100 kargatuta dagoela adierazten duenean, errealitatean % 90 dago.
Erredakzioa
Raymond Soneira DisplayMate konpainiako presidenteak akatsak atzeman ditu Appleren iPad berriaren baterian. Hain zuzen ere, bateriak % 100 kargatuta dagoela adierazten duenean, errealitatean % 90ean dagoela egiaztatu du.
Bere esanetan, bateriak % 100 kargatuta dagoela adierazten duenean, beste ordu bat behar da benetan guztiz kargatzeko.
CNBC telebista-katean egindako adierazpenetan, Applek azaldu du bateriak % 100 adierazten duenean kargatzen jarraitzea "kaltegarria" izan daitekeela haren biziraupenarentzat.
Soneiraren ustez, baina, adierazpen horrek ez du zentzurik: "Bateriaren biziraupenarentzat kaltegarri dena haren softwarea eta hardwarea dira". Horren ildotik, bateriak % 100 kargatuta dagoela jakin badaki, harrezkero kargatzeari utzi beharko liokeela iritzi dio.
Hori horrela, DisplayMateko presidenteak salatu du iPad berriaren bateria kaltetu egingo dela % 100era heldu bezain pronto deskonektatzen ez bada.