Teknologia -

Segurtasun informatikoa

'Poliziaren sasi-birusa' martxoko zibermehatxuen protagonista

Milaka erabiltzaile kaltetu dira gezurrezko birus honekin eta 100 euroko ordainketa egin ezean, webgune pornografikoak ikusteagatik Poliziari abisua ematearekin mehatxu egiten du.

Birus informatikoak ordenagailu askotara zabaldu dira. EFE
Birus informatikoak ordenagailu askotara zabaldu dira. EFE
Birus informatikoak ordenagailu askotara zabaldu dira. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun informatikoari eragin dioten hainbat gorabehera egon dira martxoan, baina dudarik gabe, protagonista "Poliziaren sasi-birusa" izan da.

Ordenagailuak blokeatu eta webgune pornografiko edo pedofiloak ikusteagatik erabiltzaileari salaketa jarriko diotela dioen ohar bat agertzen da pantailan. "Ramsonware" (gezurrezko software) honek Poliziaren edo Guardia Zibilaren irudia du, eta 100 euroko ordainketa egin ezean, salaketarekin mehatxatzen du birusak

Espainiako ESET laborategiko zuzendariak adierazi duenez, "askok salaketa jarri dute, baina batzuk, ordainketa egin eta ez dute ezer esaten". ESETen ikerketen arabera, datozen asteotan biru honen aldaerak ugaritu egingo dira.

Martxoko beste protagonista bat Mac sistema zian da. ESETen arabera, Mac OS X erabiltzaileen aurkako erasoak ugariak izan dira.

Windowsen aurkako erasoez gain, MAC sistemaren aurkako erasoak ere nabariak dira azkenaldian, eta gaizkile informatikoen helburua, geroz eta erabiltzaile gehiagorengana iristea dela argi gelditu da.

Azkenaldiko beste joera bat, erabiltzaileak engainatzeko pertsona famatuen argazkiak erabiltzea da. Famatuen albiste bitxiak dituzten mezu elektronikoak asko hazi dira. Martxoan, batez ere, Alexis eta Pique Bartzelonako futbol jokalariak eta Shakira abeslaria agertu dira batik bat birus hauetan, eta phising teknikak erabiliz, banketxeetako datuak erabiltzea da gaizkileen helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea