Teknologia -

Estatubatuar gazte bat

Erabiltzaile batek dagoeneko milioi bat zuzenketa egin ditu Wikipedian

Gaztea 2005ean hasi zen artikuluak idazten koavf goitizena erabilita. Kalkuluen arabera, Justin Knappek egunean 385 artikulu astertzen, editatzen eta sortzen ditu.

Wikipedia munduko bosgarren webgunerik bisitatuena da.
Wikipedia munduko bosgarren webgunerik bisitatuena da.
Wikipedia munduko bosgarren webgunerik bisitatuena da.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko estatubatuar batek Wikipedian milioi bat zuzenketa egin dituen lehen pertsona da. Justin Knappek, Indianapolisekoa, Interneteko informazio-iturririk nagusienetarikoan lan egiten duten editore ofizialen lana gainditu du.

Erabiltzailea 2005ean hasi zen artikuluak idazten, koavf goitizena erabilita. Kalkuluen arabera, Justin Knappek egunean 385 artikulu astertzen, editatzen eta sortzen ditu. Knapp filosofian eta zientzia politikoetan lizentziaduna da, eta hortik datozkio, hain zuzen, interesak: berak zuzendutako artikulu gehienak politikaz, filosofiaz eta pop kulturaz ari dira.

Gainontzeko zenbait editoreen zorionak jasota, Knappek azaldu egin du Wikipedian hainbeste parte hartzeko arrazoia lana galdu duela dela. Baliteke orain, ospea lortua, lana aurki izatea.

Munduko bosgarren webguneaGaur egun 90.000 editorie boluntariok egiten dute lan Wikipedian. Webgunea 2001ean jaio zen eta munduko bosgarren ataririk bisitatuena da.

Hala ere, Marcia W. DiStaso zientzialari estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera, Wikipedian enpresen inguruan publikatutako artikuluen % 60k akatsak dauzka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea