Teknologia -

SALEROSKETA

Twitterrek Musk salatu du enpresaren erosketarekin aurrera jarrai dezan

Aurreko astean, handikiak erosketaren kontratua deuseztatzeko asmoa plazaratu zuen. Norgehiagoka legalari ekin baino lehen, bi aldeek 1.000 milioi dolarreko zigorra adostu zuten balizko akordioa hausten zuenak ordaintzeko.

Elon Musk EITB Mediako artxiboko irudi batean.
Elon Musk EITB Mediako artxiboko irudi batean.
Elon Musk EITB Mediako artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitterrek Elon Musk salatu du astearte honetan, eta handikia enpresaren erosketarekin jarraitzera behartu du. Aurreko ostiralean, Muskek erosketaren kontratua deuseztatzeko asmoa plazaratu zuen.

Aurkeztutako salaketan, sare sozialak Tesla konpainiako sortzaileari leporatzen dio "enpresa kritikatu, planak aldatu eta akzionisten balorea hondatu" izana. Gainera, Twitterrek ziurtatu du Muskek "negozio arriskua" sortu duela.

Borrokari auzitegietan heldu aurretik, Muskek eta Twitterrek 1.000 milioi dolarreko zigorra adostu zuten balizko akordioa hausten zuen aldeak ordaintzeko.

Twitterren akzioak % 7 baino gehiago erori dira, Muskek kontratua deuseztatzeko asmoa jakinarazi ondoren. Gaur egun, sare sozialak 35 dolar baino gutxiago kotizatzen du, Muskek adostu zuen titulu bakoitzeko 54,20 dolar baino askoz ere kopuru txikiagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Twitter gaur Ameriketako Estatu Batuak albisteak Sare sozialak gaur Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak