Teknologia -
Ekainaren 15ean
'Apple I' Steve Jobsen lehen ordenagailua enkantean jarriko dute
Steve Jobsek eta Steve Wozniakek egin zuten lehen ordenagailuak 120.000 eta 180.000 dolar arteko balioa du eta oraindik ere funtzionatzen du. Enkantea ekainaren 15ean, New Yorken, izango da.
Erredakzioa
Sotheby's enpresak Steve Jobsek eta Steve Wozniakek egin zuten, eta oraindik funtzionatzen duen, 'Apple I' lehen ordenagailua enkantean jarriko dutela iragarri du. Ordenagailuak 120.000 eta 180.000 dolar arteko balioa du.
Enkantea ekainaren 15ean, New Yorken, izango da eta ordenagailuaz gain, eskuliburuak ere eskuratuko ditu erosleak.
"'Apple I' gailuak ordenagailuen garapenean iraultza eragin zuen; izan ere, teklatua erabiltzen zuen lehena izan zen", azaldu du enpresak, komunikatu batean. 1976an sortu zuten Jobsek eta Wozniakek 'Apple I' gailua eta urte horretan bertan Kaliforniako kongresu batean aurkeztu zuten.
"Paul Terrellek bakarrik eskuratu nahi izan zuen Appleren lehen gailua. Terrell 'Byte Shop' izeneko denda kate baten jabea zen eta 50 ordenagailu erosi zituen. Gailu bakoitzarengatik 500 dolar ordaindu zituen eta, ondoren, 666,66 dolarretan saldu zituen", azaldu dute. Lehen ordenagailu horietatik 50 besterik ez dira gelditzen eta, horietatik, seik bakarrik funtzionatzen dute.
Gainera, enkante horretan ere, Jobsek 1974 urtean Atari enpresan lanean ari zen garaiko idatzi batzuk enkantean jarriko dituzte. Txosten horien balioa 10.000 eta 15.000 dolar artekoa da.
Sotheby's enpresak Steve Jobsek eta Steve Wozniakek egin zuten, eta oraindik funtzionatzen duen, 'Apple I' lehen ordenagailua enkantean jarriko dutela iragarri du. Ordenagailuak 120.000 eta 180.000 dolar arteko balioa du. Enkantea ekainaren 15ean, New Yorken, izango da eta ordenagailuaz gain, eskuliburuak ere eskuratuko ditu erosleak."'Apple I' gailuak ordenagailuen garapenean iraultza eragin zuen; izan ere, teklatua erabiltzen zuen lehena izan zen", azaldu du enpresak, komunikatu batean. 1976an sortu zuten Jobsek eta Wozniakek 'Apple I' gailua eta urte horretan bertan Kaliforniako kongresu batean aurkeztu zuten."Paul Terrellek bakarrik eskuratu nahi izan zuen Appleren lehen gailua. Terrell 'Byte Shop' izeneko denda kate baten jabea zen eta 50 ordenagailu erosi zituen. Gailu bakoitzarengatik 500 dolar ordaindu zituen eta, ondoren, 666,66 dolarretan saldu zituen", azaldu dute. Lehen ordenagailu horietatik 50 besterik ez dira gelditzen eta, horietatik, seik bakarrik funtzionatzen dute.Gainera, enkante horretan ere, Jobsek 1974 urtean Atari enpresan lanean ari zen garaiko idatzi batzuk enkantean jarriko dituzte. Txosten horien balioa 10.000 eta 15.000 dolar artekoa da.