Teknologia -

internet

Googlek bilatzailetik informazio pertsonala kentzeko tresna gehitu du

Erreminta hori Googleren aplikazioko menuan dagoen erabiltzailearen irudian aurki daiteke. Baliabide horren bidez, online identitatea lapurtzea saihestu nahi da.

Googleren bilatzailea. Argazkia: Pixabay.
Googleren bilatzailea. Argazkia: Pixabay.
Googleren bilatzailea. Argazkia: Pixabay.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek bilatzailetik informazio pertsonala kentzea eskatu ahal izateko tresna gehitu du erabiltzaile-kontuetan.

Googleren appeko menuan dagoen erabiltzailearen irudian aurkitzen da tresna -goian, eskuineko izkinan-. 'Zure emaitzak' atalean sakatuta, bilaketetako emaitzak ezabatzeko eskaera-prozesuan zehar gidatzen duen leiho bat irekiko zaio erabiltzaileari. Eskaera egin ondoren, haren egoera eta onartutako eskaerak ikusi ahalko dira.

Apirilean eguneratu zituen bere politikak Googlek, erabiltzaileen informazio pertsonala ezabatzea eskatu ahal izateko; hala nola telefono zenbakia, posta elektronikoa, bilaketaren emaitzak, bai eta 'online' identitatea lapurtzea eragin dezakeen beste edozein informazio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Google Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak