Teknologia -
Electronic Entertaiment Expo
Euskal bideojokoak E3 biltzarrean izango dira, munduko garrantzitsuena
Bideojokoen inguruan mundu mailan egiten den biltzarrik garrantzitsuena da E3a.
Erredakzioa
Arturo Monedero Bilboko Delirium Studios enpresako sormen zuzendaria Los Angelesen da, Electronic Entertaiment Expo (E3) bideojokoen biltzarrean parte hartzeko.
Bideojokoen inguruan mundu mailan egiten den biltzarrik garrantzitsuena da E3a.
Delirium Studios bideo-jokoen garapenaren Bilboko enpresak "Von Sottenfor eta bere buru karratua" jokoa eramango du Nintendo 3DS kontsola eramangarrira.
Nintendok gonbidatuta, Monederok aurtengo E3 azokan parte hartuko du, Bizkaiko beste hainbat enpresekin: comoTalape, Pit-A-pat Estudio, Artboxink, Bigorringo eta Daniel Tejerina musikagilea, besteak beste.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea