Teknologia -

Multinazionala

Elon Muskek Twitterreko langileen % 75 kaleratzea aurreikusten du

Teslaren eta SpaceXen kontseilari ordezkariak urriaren 28ra arteko epea du Twitterren erosketa ixteko, konpainiarekin epaiketarik izan nahi ez badu behintzat.

Elon Musk Teslaren eta SpaceXen kontseilari ordezkaria. Argazkia: Efe
Elon Musk Teslaren eta SpaceXen kontseilari ordezkaria. Argazkia: Efe
Elon Musk Teslaren eta SpaceXen kontseilari ordezkaria. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elon Musk Teslaren eta SpaceXen kontseilari ordezkariak Twitterreko inbertitzaileei iragarri die langileen % 75 kaleratzeko asmoa duela azkenean konpainia bere egiten badu, The Washington Post egunkariak jakitera eman duenez.

Enpresariak 5.500 langile kaleratu nahi ditu, eta plantilla 2.000 behargin inguruan utzi.

Horren aurrean, Sean Edgett Twitterren abokatuak barne mezu bat zabaldu du esateko enpresa ez dela kaleratzeak prestatzen ari.

Twitterrek lehendik ere bazuen lantaldearen zati bat kaleratzeko asmoa arrazoi ekonomikoengatik, baina ez hiru laurdenak, aipatu hedabidearen arabera.

Musken neurriak ez lieke soilik langileei eragingo, konpainiak azpiegiturak eta datu zentroak ere galduko ditu.

Muskek urriaren 28ra arteko epea du Twitter bere egiteko, konpainiarekin epaiketarik izan nahi ez badu behintzat. Hala, enpresariak jatorrizko akordioarekiko konpromisoa agertu zuen, hau da, 44.000 milioi dolarren truke erosteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nazioartea Twitter Ameriketako Estatu Batuak albisteak Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak