Teknologia -

Urteurrena

SMSak 20 urte bete ditu

2011n erabiltzaileek 7 bilioi mezu baino gehiago bidali zituzten mundu osoan, hau da, 193.000 SMS segundoko.

SMSak 20 urte bete ditu. Argazkia: Efe
SMSak 20 urte bete ditu. Argazkia: Efe
SMSak 20 urte bete ditu. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten komunikatzeko funtsezko tresna bihurtu den teknologia honen 20. urteurrena ospatuko da. Sybase 365 mugikorren zerbitzu enpresak 20 urte hauetan SMSari buruzko bitxikeriaz eta datuz beteriko dekalogoa prestatu du.

Neil Papworth britainiarrak bidali zuen lehenengo SMSa 1992an. "Happy Christmas" idatzi zion bere ordenagailutik Richard Jarvis lagunari, eta honek Orbitel 901 batean jaso zuen. Urtebete geroago, 1993an, erabiltzaileei elkarri SMS mezuak bidaltzeko aukera ematen zien lehenengo sakelakoa merkaturatu zuen Nokiak: Nokia 2110a.

Sybase konpainiaren arabera, 2011n erabiltzaileek 7 bilioi mezu baino gehiago bidali zituzten mundu osoan, hau da, 193.000 SMS segundoko.

SMSen luzerari dagokionez, 160 karaktere baino ezin dira idatzi. Garai hartan sakelakoen teknologiak banda zabalera mugatua zuenez, 1985ean Friedhelm Hillebrandek nahita mugatu zuen neurri hori postal batean idatzi ohi den karaktere kopurura.

2011ko azaroaren 13an, Frode Ness norvegiarra Errekorren Guinness liburuan sartu zen 160 karaktereko mezu bat beste inork baino azkarrago idazteagatik; 34,65 segundo behar izan zituen luzera horretako SMS bat idazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea