Teknologia -

Euskara, Sarean

.eus domeinua hurrengo fasera igaro da

ICANN erakundeak hurrengo fasera iritsi diren domeinuen zerrenda iragarri du. Urte amaieran, ICANNek azken erabakiaren berri emango du, eta aukeratuek urtean 25.000 dolar inguru ordaindu beharko dute.

eus domeinua hurrengo fasera igaro da. Argazkia: PuntuEus elkartea
eus domeinua hurrengo fasera igaro da. Argazkia: PuntuEus elkartea
eus domeinua hurrengo fasera igaro da. Argazkia: PuntuEus elkartea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eguerdian, ICANN erakundeak hurrengo fasera iritsi diren domeinuen zerrenda iragarri du, eta horien artean da PuntuEus elkartearen .eus domeinua. Hala ere, azken erabakia ez da urte bukaerara arte ezagutuko. Sarean, berehala hedatu da albistea. Domeinu hori hurrengo fasera igaro dela iragarri duen lehena Sustatu ataria izan da, eta berehala argitaratu du @urtzai erabiltzaileak Twitterren.

Sustatuk argitaratu duenaren arabera, urtarrilean ireki zuen ICANNek domeinuak eskatzeko aukera, eta, guztira, 1.930 aurkeztu zituzten. Eskaera horien artean, 4 multzo bereizi dituzte: komunitate mailakoak (.eus kategoria horretan dago), geografikoak, karaktere ez latindarrekoak eta komertzialak.

Orain, ICANN eskaera horiek guztiak aztertzen hasiko da, eta, besteak beste, zilegitasuna, interesa eta erregistroa eskatu duen erakundearen baliabideak izango ditu kontuan.

Horrez gain, Sustatuk argitaratu duenez, "urteroko diru kopuru bat ere eskatuko dute (25.000 dolar inguru), eta horri aurre egiteko baliabideak ziurrak direla bermatu beharko da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea