Teknologia -

Sari banaketa

Googlek Donostia saritu du, bertako enpresen Interneteko jardueragatik

Merkataritza elektronikoaren esparruan, Estatuko lehen postuetan daude Donostiako enpresa txiki eta ertainak, Googlek jakitera eman duenez.

Googlek Donostia saritu du, bertako enpresen Interneteko jardueragatik. Argazkia: EITB
Googlek Donostia saritu du, bertako enpresen Interneteko jardueragatik. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google Hiri Digitala saria jaso du astelehen honetan Donostiak. Interneten presentzia handia duten eta merkataritza elektronikoaren erremintak erabiltzen dituzten enpresa txiki eta ertain gehien dituzten Espainiako hiriei egiten die aipamen sariak.

Googlek ohar baten bidez jakitera eman duenez, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak jaso du saria, Javier Rodriguez Zapatero Googlek Espainiak, Portugalen eta Turkian duen zuzendari orokorraren eskutik.

Enpresek Interneten duten presentzia eta 'AdWords' publizitate elektronikorako sistemaren hazkundea oinarri hartuta eman ditu sariak Googlek (sistema horrek enpresei idatzizko iragarkiak bilatzailean publikatzeko aukera ematen die).

Donostiaren kasuan, 2010eko azarotik 2011ko azarora bitartean, % 31 hazi ziren bertako enpresa txiki eta ertainak sistema horretan.

Rodriguez Zapaterok azpimarratu duenez, merkataritza elektronikoaren esparruan, Estatuko lehen postuetan daude Donostiako enpresa txiki eta ertainak, eta ''Internet salmentak handitzeko funtsezko erreminta'' dela ikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea