Teknologia -

2 edo 3 urteko epean

Banda zabal ultra-arina Euskadira iritsiko da

Bernabe Unda Industria sailburuak proiektu honek ehun milioi euroko inbertsioa eskatuko duela azaldu du eta Eusko Jaurlaritzak, gehienez, kopuru horren % 20 emango duela iragarri du.

Euskadira banda zabal digital ultra-arina iristeko akordioa sinatu dute. Argazkia: EFE
Euskadira banda zabal digital ultra-arina iristeko akordioa sinatu dute. Argazkia: EFE
Euskadira banda zabal digital ultra-arina iristeko akordioa sinatu dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banda zabal digital ultra-arina (30 eta 100 megabait bitarteko abiadura) ehun biztanle baino gehiago dituzten Euskadiko herrietara iritsiko da eta, horrela, azken belaunaldiko (4G) sakelako telefonoetako zerbitzuak garatzeko aukera eskainiko du. Dirudienez, bi edo hiru urteko epea behar izango dute sistema martxan jartzeko.

Eusko Jaurlaritzak, Euskaltel, France Telecom, Telefonica eta Vodafone telekomunikazio enpresek, eta Kutxabankek sinatu duten akordio bati esker iritsiko da banda ultra-arina Euskadira.

Bernabe Unda Industria sailburuak proiektu honek ehun milioi euroko inbertsioa eskatuko duela azaldu du eta Eusko Jaurlaritzak, gehienez, kopuru horren % 20 emango duela iragarri du.

Ekimen honi esker, teknologia eta negozio zentroei gigabait bateko abiadura eskaini ahalko zaiela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea