Teknologia -

Jaurlaritzak lagunduta

Lan Irekia: Herri ekimen digitalak sustatzeko plataforma

Proiektuak aurkezteko epea ostiralean bukatuko da. Izena eman dutenen artean daude, beste beste, Lasterketak, herri-lasterketak mapeatzeko erreminta; edo Truecasa, etxea trukatzeko online sistema.

Uztailaren 20ra arte dago Lan Irekian ekimenak aurkezteko epea.
Lan Irekia
Uztailaren 20ra arte dago Lan Irekian ekimenak aurkezteko epea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teknologia berriak erabiltzen dituzten eta Euskadin dagoeneko martxan dauden herri ekimenak sustatzea. Horixe da Lan Irekia proiektuaren xedea.  Eusko Jaurlaritzak sustatutako  Ideas For Change enpresaren plataforma da Lan Irekia. 

Plataforma ekaina erdialdean aurkeztu zuten, eta ordudanik, 40 ekimenek eman dute izena. Besteak beste, honakoek: Lasterketak, Euskal Herriko herri-lasterketak mapeatzeko erreminta;  Eldersarea, adinekoentzako telelaguntza sistema; Llevame al huerto, hirietan ortua ipintzen ikasteko ikus-entzunezko programa; edo  Truecasa, Internet bidez etxeak trukatzeko sistema (Gasteizko Denboraren Bankuak bultzatua). 

Dena dela, uztailaren 20ra arte, ostiralera arte, dago Lan Irekian izena emateko epea. Erraza da, www.lanirekia.org sartuta ageri diren jarrabideak segitzea baino ez da eta.

Herri ekimenak eta orientatzaileak, harremanetan

Izena ematen duten proiektu guztien artean aukeraketa bat egingo du Lan Irekiak. Banan-banan aztertuko dituzte aukeratutako proiektuak, eta horiek dituzten premiak edo beharrak jarriko dituzte mahai gainean.Ondoren, orientatzaile baten esku jarriko dira azterketaren emaitzak, proiektuaren etekinak hobetzeko.

Nolabait, ekimenen errendimendua hobetzen lagunduko dute orientatzaileek, aholkulari lana egingo dute. Prozesua amaitzeko, jardunaldiak edo topaketak antolatuko dira web ekimen ezberdinetako kideekin, ezagutzak trukatzeko. Enpresetako eta erakundeetako ordezkariek ere hartuko dute parte topaketetan. Modu horretan, zubilana egin nahi da erakundeen eta ekintzaileen artean.

Hala, euren proiektuak zabaltzeko eta ezagutzera emateko laguntza behar duten ekimenentzat aukera bat da Lan Irekia.

Kataluniako ekimen batean  oinarrituta

Kataluniako  Ciutadania 4.0 plataforman oinarrituta dago. Bultzatzaileen arabera, platafoman parte hartzen duten ekimenen onurak begibistakoak dira: ikusgarritasuna, baliabideak eta zabalkundea lortzen dituzte sarean eta saretik kanpo, orientatzaileek emandako laguntzari esker eta enpresa zein erakundeetako ordezkariekin abiatutako harremanei esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea