Teknologia -

'Ziber-erasoak' Interneten

Mundu mailako hacker eta segurtasun-adituak Indian bilduko dira gaur

Nazioarteko Hackers Biltzarra hartuko du New Delhik igande honetan. Bertan bildutakoek ezagutzak partekatuko dituzte, eta Anonymousen 'ziber-erasoak', besteak beste, izango dute aztergai.

Anonymousek hainbat Gobernuetako webguneak hackeatu ditu. Argazkia: EFE
Anonymousek hainbat Gobernuetako webguneak hackeatu ditu. Argazkia: EFE
Anonymousek hainbat Gobernuetako webguneak hackeatu ditu. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Delhi hiriak (India) Nazioarteko Hackerren Biltzarra hartuko du igande honetan, "ekitaldi berezia", antolatzaileen hitzetan. Bertan mundu mailako hackers eta Interneteko segurtasun-adituak bilduko dira. Hainbat herrialdetik etorritako hizlariek azken ezagutzak partekatuko dituzte.

Halaber, gaurkotasun handia duten gaiak izango dituzte mintzagai, Interneteko segurtasun falta, 'ziber-erasoak' eta Anonymous taldeak Gobernuetako webguneen aurka egindako erasoak, besteak beste.

Antolatzaileen arabera, biltzarra "hackerren eta segurtasun-adituen arteko eztabaida irekia bihurtu nahi dugu, sarean segurtasun arloan dagoen zuloa ixteko, eta, ondorioz, Internet esparru seguruagoa izan dadin".

Informatikan eta Interneteko segurtasunean mundu mailan potentzia handia da egun India.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea